/
ZAUDE: Hasiera - Peña - INAUGURAZIOA
La peña

2010eko martxoaren 4a historiara pasatuko den data bat izango da, hainbeste bilera eta paper-nahaste eta gero azkenean Peñako inaugurazio ofíziala egin bait genuen.

Hasiera batean, ospakizun hau martxoaren 3an egitea pentsatu genuen, baina azken orduan Athleticetik informatu zitzaigun egun horretan Paraguayren aurkako partidu bat jokatuko zela San Mamesen. Beraz, batzartu behar izan genuen, eta egoera aztertuta, azkenean gure eguna aldatzea adostu genuen, egun bat beranduago egitea pentsatu genuelarik.

Inaugurazio jaialdia Meatzeko frontoian egin genuen, infraestruktura eta montaje izugarri batekin. Eszenatoki haundi batek ongi etorria ematen zien Usansolora hurbildu ziren guztioi, eta honen erdian pantaila erraldoi jarri genuen, bertan peñako historiari buruzko irudiak ikusi ahal izan genituelarik, baita ere orain arte egindako ekintzen argazki bilduma polit bat. Eszenatoki hau kolore zurigorriz estaltzen zuen paper zati handi batekin zegoen estalita.

Obsequio del athletic a la peña
Athletic oparitutako nikia eta trofeoarekin Peñako lehendakaria eta altxorzaina
Desarrollo y diseño: RK Aplicaciones WEB