/
ZAUDE: Hasiera - Peña - HISTORIA
La peña

USANSOLO GURE HERRIA Athletic Peñak 2007 urteko ekainean eman zituen bere lehen urratsak., gure Athletic ia bigarren mailara jeisten den denboraldi bukaeran, Levanteren aurkako partidu dramatiko baten ondoren.

Garai hartan, aurrerago bazkide fundatzaileak izango ziren 7 lagun mugitzen hasi ziren, Peña sortzeko lehen urratsak emanez: estatutuak, papelak, helburuak…

Eta azkenik, 2007ko abenduaren 13an eratu zen ofizialki gure Peña.

6 hilabeteko tarte honetan, Peña hau ezagutzera emateko eta herritarrei informatzeko sortu ziren ekimenak hainbat izan ziren:

2007ko azaroan, Usansoloko jaien barruan, Peñako sortzaileek stand txiki bat jarri zuten kalean, herriko biztanleak ekimen honen inguruan informatzeko, eta lehen bazkideak egiteko.

Eta urte bereko abenduan, herriaren aurrean Peñako aurkezpena egin zen Txapelena kultur etxean, helburu argi batekin: bazkide fundatzaileak aurkeztea eta ondo azaltzen zeintzuk ziren oinarrizko helburu eta ideiak. Bilera honetara hurbildu zen pertsona kopurua nabarmena izan zen, eta bi ekintza hauen ondoren, lehenengo 100 bazkideak egitea lortu zen, momentu horretan zifra honek arrakasta handia suposatu zuelarik, egon ziren itxaropen guztiak gaindituz.

Peña bezala egin zen lehen ekintza Iruñara irteera izan zen, 2008ko urtarrilaren 20an, Osasuna – Athletic partidua ikusteko.
Asko izan dira lehen irteera hartatik egin diren ekintzak.

2008ko martxoan, bazkideen lehen Batzar Orokorra egin zen, non hauengatik Peñako lehen Zuzendaritza Taldea onetsi zen. Talde hau ondoko pertsona hauek osatu zuten:

Presidentea: XABI ZAMAKONA

Presidenteordea: AITOR OTXANDIO

Idazkaria: ARGIÑE OLAGUENAGA

Diruzaina: GAIZKA URKIAGA

Bokala: IKER ROLLON

Bokala: AINARA ARRESE

'Usansolo Gure Herria Athletic Peña ' Peñaren bazkide sortzaileak
Desarrollo y diseño: RK Aplicaciones WEB